Naturak berak sortzen duen sarraskia. 2011ko martxoaren 11n kostaldetik gertu gertaturiko 8,9 edo 9,1 magnitudeko megabultzada lurrikara bat izan zen. 10 metroko olatuak zituen tsunamia sortu zen. Lurrikararen intentsitatea 7ko intentsitatea izan zuen, baina hasieran 7,9ko magnitudea eman zitzaion. Tsunamiaren intentsitatea 8,4koa zela esan zuten, naiz eta gero 8,8ra igo zen. 24,4ko sakonera zuen. 3.373 gizaki hil ziren eta 6.746 desagertu egin ziren, gutxi hora bera. Japonian ikusi den lurrikara handiena da. Lurrikara Honshuko kostaldetik gertu izan zuen epizentroa Falla batean emandako konpresioagatik gertatu zen. Ipar Amerikako plaka edo Ozeano bareko plakaren subdukzio zonatik gertu edo subdukziotik eremuan bertan. Lurrikara honen latitudean Pazifikoko plaka mendebalderantz mugitu zen, Ipar Amerikako plakarekiko 83mm/urteko abiaduran. Pazifiko plaka japoniaren aapian sartzen da, Japoniako fosan eta mendebaldean Eurasiaren azpian sartzen da. Lurrikara honen kokapena, sakonera eta mekanismo fokala kontuan harturik subdukzio eremuan gertaturiko bultzadaren ondorioz sorturiko lurrikara izan zela esan daiteke. Istripu nuklearra: Japoniako zentral guztiak geldiarazi zituen, baina epizentrotik hurbilen zegoen Fukushima I zentralaren kasuan, lehen eta hirugarren erreaktoreen hozte sistemak akatsa izan zuen eta leherketa izan zuen 2011ko martxoaren 12an eta zentralaren inguruan bizi zirenak, 100.000 pertsona, beren etxeetatik alde egin behar zuten. Lurrikara gertatu ondoren, erreplika gehiago izan dira. Japonian 15:06 zirenean 7.0ko magnitudea zuen lurrikara gertatu zen, 7.4koa 15:15tan eta 7.2koa . Horren ostean Horren ostean 4,5eko magnitudea baino handiagoa izan zuten 300 lurrikara baino gehiago gertatu ziren. Hasiera batean 7,9ko magnitudea eman bazioten ere USGSK magnitudea igo zuen 8,8 eta 8,9 ingurura. Beste iturri batzuek 9,0 eta 9,1era igo zuten magnitudea.
1973tik Japoniako fosak 7 Mw baino handiagoak diren 9 lurrikara izan ditu. Orain arte handiena 1994 abenduan izan zen, 7,8ko lurrikara batek 3 hildako eta 700 zauritu eragin zituenean, lurrikara hau baino 260 kilometro iparralderago. 1978ko ekainak 7,7ko lurrikara batek 22 hildako eta 400 zauritu eragin zituen.